BERGARAKO ORKESTRA SINFONIKOA

1986an Bergarako Musika Eskolaren magalean sortu zen, Alfredo Gonzalez Chirlaque-ren zuzendaritzapean. Beranduago, herriko orkestra bezala birsortu zen, Musika Eskolari ikasleen orkestra propioa izatea ahalbidetzeko. Horrela, Euskal Herrian, musikari ezprofesionalez osatutako herri-orkestra bakarrenetakoa bihurtu zen.

Klasikotik gaur egungo musikara, eta musika serioetatik herrikoietara, denetik aurki daiteke bere errepertorioan. Bergarako kultura musikala anitzagoa izatea du helburu. Eta era berean, harro ordezkatu du herria hainbat eskenatoki urrunetan ere, Madrilen, Andaluzian, edota Euskal hiriburu guztietan kasu.

Sorreratik bere zuzendari izan den Alfredo Glz. Chirlaque 2019ko ekainean ordezkatu du Enrike Txurrukak, orkestraren bidean etapa berri bat zabalduz.

 

BAZKIDE-KOPURUA: 60

BAZKIDEEN ADINA: 17 urtetik 60ra bitartekoak

TALDEA BILTZEKO:

 - EGUNA: Ostirala.

- ORDUA: 20:00-22:00.

- TOKIA: Zabalotegi aretoa.

EGITEN DUTEN LANA:

- Urtean 4 kontzertu finko herrian: Inauteriak, San Pedro, Santa Zezilia eta Gabonak.

- Sortzen diren beste edozein aukera, herrian edo kanpoan ere.