Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legeko 108, 109 eta 110. artikuluetan, Plan Orokorrak lantzerakoan herritarren parte-hartzea bermatzeko bideak ezartzen dira.

Herritarren parte-hartzeko prozesua Aurrerakin-dokumentua jendaurrean jarri zenean hasi zen eta, horri esker, Aurrerakinean jasotako proposamenen aurrean, 48 iradokizun- edo aukera-idatzi aurkeztu ziren.

109. artikulak Udal Plangintzako Aholku-Batzordea ezartzen du eragile gisa:

Plangintzako Erregelamenduak 3.2 artikuluan ezartzen duenez, plangintza-tresna aukeratzerakoan kontuan hartu beharko da, alde batetik, hirigintza-garapenak planteatzen dituen arazoen zailtasuna eta, bestetik, udalerriak berak kudeatzeko eta programatzeko duen ahalmena; eta hori guztia eragindako Udalbatzaren beraren iritziz.

Azaldutako guztia ikusita, honakoa ondoriozta dezakegu: gaur egun indarrean dauden Planeamenduko Arau Subsidiarioak berrikusteari nahitaez ekin behar zion Bergarako Udalak. Nahitaez berrikusi behar hori honengatik da: alde batetik, Arauak behin betiko onartu zirenetik aurrera eman diren eta goragoko arau-maila duten Lege eta Dekretuek horrela ezartzen dutelako; eta bestetik, Arauetako indarreko dokumentuan aurreikusitakoaren agortze-mailak horretara behartzen duelako.

Indarreko Arau Subsidiarioetan, industria-kalifikazioa duen lurzorua ere hainbat area eta sektoretan dago banatuta. Bizitegi-lurzoruarekin egin den bezala, area eta sektoreen garapen-maila aztertu ondoren, honako emaitzak ditugu:

Industria-kalifikazioa hiri-lurzoruan

  • A-1 area.- Ola automobil-kontzesionarioak betetzen dituen lurrak eta ondokoak dira. Indarreko Arau Subsidiarioek lehendik dauden eraikinak finkatu egin dituzte; eta ez dago tokirik, berez, industria berririk kokatzeko.

Indarreko Arau Subsidiarioetan, bizitegi-kalifikazioa duen lurzorua hainbat area eta sektoretan banatuta dago. Area eta sektore horien garapen-maila aztertu ondoren, honako emaitzak ditugu:

Bizitegi-kalifikazioa hiri-lurzoruan

  • A-4 area.- Ibarra kaleko bizitegi-eremuari dagokio. Eraikuntzaren bidez finkatuta zegoen eta ez zen inolako eraikitze-jarduketa berririk aurreikusten.

  • A-8 area.- Ozaeta jauregia eta erantsitako lorategiak hartzen dituen eremuari dagokio. Finkatuta dago.

Komunikazioen Sistema Orokorrak

Autobideak, autobiak eta eskualdeko errepideak

Indarreko Arau Subsidiarioetako dokumentuan jasota dauden proposamenak honakoak dira:

  1. Eibar-Gasteiz autobidea: Bergarako tartea eginda dagoeneko.

  2. Beasain-Durango korridorea: Bergarako Ekialdeko Saihesbideari dagokion tartea eginda dago. Egiteko daude, oraindik, saihesbidearen Deskarga alderako abiapuntua, eta egindako tartea bitan banatzea.

Apirilaren 29ko 96/2003 Dekretua, Gipuzkoako Bergarako Hirigune Historikoa, Monumentu Multzo izendapenaz, Kultur Ondasun gisa deklaratzeko dena.

Apirilaren 29ko 96/2003 Dekretuak Bergarako Hirigune Historikoa Kultur Ondasun izendatzen du, Monumentu Multzoen kategoriarekin. Udalerrian indarrean dagoen planeamenduari buruz, Dekretuaren Hirugarren Xedapen Gehigarriak honakoa dio:

Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Basoak antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantzarako Sailburuak, 2005eko urtarrilaren 10eko Aginduaren bidez, hasierako onarpena eman zion Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Basoak antolatzeko Lurraldearen Arloko Planari. VI. Kapituluan (Lurraldearen Arloko Plana Aplikatzeko Arauak), Udal-Planeamenduaren Egokitzeari buruzko puntuan honakoa dio:

Orriak