Lanpoltsa: 
ez
Izangaiek bete beharreko baldintzak: 

Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko eta, hala badagokie, parte hartzeko, ondoko baldintza hauek bete beharko dituzte:

  1. Europako Batasuneko estatu kideetakoren bateko herritarra izatea, edo Europako Batasunak egindako eta Espainiako estatuak berretsitako tratatu nazioartekoen bertutez langileen zirkulazio librea aplikatzekoa zaion estaturen bateko herritarra izatea, urriaren 30ean onartutako 5/2015 Errege Dekretu Legegileak onartutako Langile Publikoen Oinarrizko Estatutuaren Testu Bateratuak 57. artikuluan xeda­tzen duenaren arabera.

Halaber, hartu ahalko dute parte espainiarren eta Europako Batasuneko beste estatu kide batzuetako herritarren ezkontideek, betiere zuzenbidez bananduak ez badaude, bai eta haren eta ezkontidearen ondorengoek ere, betiere, era berean, zuzenbidez bananduak ez badaude, baldin eta hogeita bat (21) urtetik beherakoak badira edo, urte gehiagoko adina izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.

Lan kontratupeko lanpostua izanik, aurreko paragrafoetan adierazitako pertsonez gain, Espainian legezko bizilekua duten atzerritarrek ere parte hartu dezakete prozesuan. Kontratatzeko unean egiaztatu beharko dute lanean jarduteko baldintza administratiboak betetzen dituztela

  1. 2. Hizkuntza Eskakizuna, derrigorrezkoa.

c)  Eskola graduatua, LH1 edo parekoa den edo maila bereko titulazioa izatea.

d) Lanpostuaren berezko egitekoak behar bezala betetzea eragotziko dion gaixotasunik edo akats fisiko nahiz psikikorik ez izatea.

e) Diziplinazko prozeduraren bidez Administrazio Publikoetako erakundeen zerbitzutik bereizitakoa ez izatea, eta administrazio publikoan jarduteko gaitasunaz gabeturik ez egotea.

  1. B motako gida-baimena edo baliokide baten jabe izatea.
  2. E edo C2 titulazio-taldeko lanpostu batean, Bergarako Udalean kontratu finkoarekin bi urteko antzinatasunarekin aktiboan egotea.
  3. Deialdian parte hartzeko Bergarako Udalak Zerga Ordenantzan aurreikusitako azterketa-eskubideengatiko 20,00 euroko tasa ordaintzea.

Azterketa egiteko tasa ordaintzeari dagokionean beti transferentzia bidez egingo da eskabideak egiteko aurkezteko epea amaitu baino lehen.

Transferentzia egiterakoan derrigorrez espediente zenbakia eta deialdian parte hartuko duenaren NAN zenbakia adierazi beharko dira.

Transferentzia agiria eskaerarekin batera aurkeztuko da.

Ordainketa eskaerak egiteko epean egin beharko da kontu korronte honetan:

 

KUTXABANK

ES94 2095

5070

79

1061075569

Parte hartzeko, a), b), c), f) g) eta h)) ataletan jasotako baldintzak betetzea egiaztatzen duten dokumentuak eskaera-orriarekin batera aurkeztuko dira. Kopiak izango dira.

Lanpoltsa: 
ez
Izangaiek bete beharreko baldintzak: 

Lehiaketa honetan parte hartu ahal izango dute, eskatutako baldintza orokorrak eta eskainitako lanpostua betetzeko ko lanpostuen zerrendan ezarritako betebeharrak biltzen dituzten udaltzaingoko funtzionario guztiek, zerbitzu aktiboan daudenak, zerbitzu berezietako egoeran daudenak, seme-alabak zaintzeko eszedentzian daudenak eta 1/2020 Legegintzako Dekretua, uztailaren 22koa, Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen testu bategina onartzen duenaren 86. artikuluan jasota datorren eszedentzian daudenak.

Kasu guztietan, nahitaez baldintza hauek bete behar dira gutxienez:

1. Karrerako funtzionarioa izanik, zerbitzu aktiboko egoeran egotea Bergarako Udaltzaingoko Agente Lehenen edo Agente kategorian, eta lau urtez egiaz eskainitako zerbitzuak beteta izatea kategoria horretan.

Benetan egindako zerbitzuen aldia zenbatuko da 1/2020 Legegintzako Dekretuaren (uztailaren 22koa, Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena) 78.3.b artikuluaren arabera.

2. Hutsegite larria edo oso larria egiteagatik zigorrik jaso ez izana, ezarritako santzioa deuseztatzea lortu ezean.

3. Bete beharreko eginkizunak betetzea eragotziko duen arazo fisikorik edo gaixotasunik ez edukitzea, betiere 36/2004 Dekretuak ezarritakoaren arabera (otsailaren 17ko 36/2004 Dekretua, Euskal Herriko Polizia Hautatu eta Prestatzeko Araudiaren Dekretuaren bigarren aldaketa), egoki iritzitako mediku-azterketak egin ondoren.

4. B+E klaseko edo baliokidea den gida-baimenaren jabe izatea.

5. Goi batxiler, goi mailako lanbide-heziketa edo baliokidea den tituluaren jabe izatea.

6. Deialdian parte hartzeko Bergarako Udalak Zerga Ordenantzan aurreikusitako azterketa-eskubideengatiko 20,00 euroko tasa ordaindu izanaren agiria.

Orriak