2022ko maiatzaren 20an, ostirala, Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergaren 2022ko erreziboak ordaintzeko borondatezko epea amaitzen da
Bergarako Udala-k Al, 2022-05-16 08:00-n bidalia
Helbideratutako erreziboak zergadunak adierazitako kontu korrontetik kobratuko dira azkenengo egunean, 2022ko maiatzaren 20an.
Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidalita daude, eta ohiko leku eta moduetako batean egin daiteke ordainketa.
Ordaintzeko leku eta moduak:
-
Bergarako Udaleko web-orriaren bidez: Ordainketa on line.
-
Eusko Jaurlaritzaren web orriaren bidez: www.euskadi.eus/nireordainketa