Azken urtean Bergarara bizitzera iritsitakoei harrera egin die Udalak

2023an zehar Bergarara bizitzera heldu diren ‘bergarar berriekin’ bildu nahi izan du bertako Udalak, beraien iritziak jaso eta bi aldeen arteko harremanak estutzeko asmoz. Helburu horrekin, ekitaldi xumea antolatu zuten joan den larunbatean udaletxeko osoko bilkura aretoan.

Datozen urteetarako erronkak eta helburuak aurkeztuko ditu Bergarako Udalak datorren asteartean

Legegintzaldiko lehen Aurrekontuak aste honetan onartu ostean, Bergarako Udaleko gobernu taldeak hurrengo urteetarako helburu eta erronkak aurkeztuko ditu datorren asteartean, urtarrilaren 30ean, 18:30etik aurrera Seminarixoan ospatuko den ekitaldi publiko batean.

Arkitekto lan poltsa osatzeko deialdia ireki du Bergarako Udalak

2024ko urtarrilaren 15ean emandako dekretu baten bitartez Bergarako udaleko alkateak erabaki du lehiaketa-oposizio irekiaren bidez aldi baterako izendapen premiei erantzungo dien ARKITEKTOEN lan-poltsa osagarria osatzeko presazko deialdia egitea eta hau arautzen duten oinarriak onartzea (Espediente zenbakia: 2024LAAU0001).

Oinarriak eta deialdiaren informazioa Bergarako udaleko web orrian argitaratu dira (www.bergara.eus) “udal lan eskaintza” atalean.

Eskabideak aurkezteko epea 2024ko otsailaren 9an bukatuko da.

Orriak