Bergarako Udala-k Og, 2024-01-25 12:47-n bidalia
2024ko urtarrilaren 15ean emandako dekretu baten bitartez Bergarako udaleko alkateak erabaki du lehiaketa-oposizio irekiaren bidez aldi baterako izendapen premiei erantzungo dien ARKITEKTOEN lan-poltsa osagarria osatzeko presazko deialdia egitea eta hau arautzen duten oinarriak onartzea (Espediente zenbakia: 2024LAAU0001).
Oinarriak eta deialdiaren informazioa Bergarako udaleko web orrian argitaratu dira (www.bergara.eus) “udal lan eskaintza” atalean.
Eskabideak aurkezteko epea 2024ko otsailaren 9an bukatuko da.
Erabakiaren aurkako bideak:
Administrazio bidean behin betikoa den erabaki honen aurka interesdunek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegian.
Horretarako bi hilabeteko epea dago, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Dena den, egoki deritzaten beste edozein errekurtso ere jar dezakete.
LEGE-OINARRIA: Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 114.c, 123. eta 124. atalak, Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioari buruzko 1998ko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8. atala, abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoan aldatua, eta lege bereko 46. atalak eta Kode Zibilaren 5. atala.