Georges Lacomberen artxiboari eta bibliotekari buruzko erakusketa ikusgai, Bergarako Olaso Dorrean
Bergarako Udala-k Og, 2023-11-09 10:49-n bidalia
Euskaltzaindiak, Olaso Dorrea Fundazioak eta Bergarako Udalak erakusketa mamitsua aurkeztu dute gaur Bergaran. Bertan, George Lacombe hizkuntzalari eta euskaltzain osoaren agiritegi eta blibliotekari buruzko jakingarriak ematen dira, 10 paneletan banaturik; horrez gain, bi beira-arasa jarri dira, dokumentu eta liburu jakin batzuk erakusteko. Erakusketa abenduaren 1era arte izango da ikusgai, Bergarako Alde Zaharrean dagoen Olaso Dorrean.