Emakumeek euskal gizarteari egindako ekarpenak ikertzeko ‘Goruetan’ beka martxan jarri du Bergarako Udalak

Bergarako Udalak, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean, ‘Goruetan’ bekan izena emateko epea ireki berri du. Beka honen bitartez emakumeek historian zehar Euskal gizarteari egindako ekarpenak ikertzeko aukera izango du beka jasotzen duen pertsonak ala taldeak.

Masterreka kalean oinezkoen irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzeko lanekin jarraitzen du Bergarako Udalak

Infernukua tabernaren aldeko espaloitik Kruz Gallastegi kaleko irlatxoraino doan oinezkoentzako ibilbideari jarraipena emateko lanak hasi ditu Bergarako Udalak. Modu horretara. Gaur egun etenda dagoen espaloiari jarraipena eman eta oinezkoen irisgarritasuna eta segurtasuna hobetuko da.

Horrez gain, oinezkoentzako (bizilagun eta herritar) sarrera bermatu nahi da Masterreka 17-19 atarietara zein espaloira eta Masterrekako 9, 11, 13 eta 15 atari, lokal eta garajeetara sartzeko plazatxoetara.

Zaintzarako eta etxeko langileentzako aholkularitza zerbitzua aurkeztu du Bergarako Udalak

Bergarako Udalak, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean, zaintzarako eta etxeko langileentzako aholkularitza zerbitzu berria aurkeztu du. Zerbitzu honen bitartez zaintzaren arloan etxeetan lan egiten duten langileei zein hauek kontratatzen dituztenei bideratutako aholkularitza eskainiko zaie hemendik aurrera. Berau aurkeztu asmoz, Ainhoa Lete Bergarako Udaleko ordezkariak eta herriko eragile ezberdinetako eragileek zerbitzuaren aurkezpena egin dute aste honetan Irizar jauregian.

Orriak