Herritarren partehartzea
2021 urtea:
2021/02/21 : EGIN HERRIXA >>
Plan honen helburua da 2030era begira udalerri osoarentzat estrategikoa den plangintza jasangarri bat adostea, herritarrekin eta herriarentzat.
2021/07/06 : ORTU KOMUNITARIOAK >>
Udalak udalerrian ortu komunitarioak martxan jartzeko prozesua zabaldu zuen. Horien premia, kokagune posibleak eta beste alor aztertu izan ditu herritarrekin batera.
2021/06/17 : BASERRITARREN AZOKA - HAUSNARKETA PROZESUA >>
Bergarako azokari balioa eman eta herriko zein inguruetako baserritarrak erdigunean jartzeko prozesua zabaldu zuen Udalak, eta herritarrekin batera landu du.
2020 urtea:
-
2020/11/03 : HIRIGINTZAKO PLAN OROKORRAREN ALDAKETA >>
Hiri Antolamenduko Plan Orokorra udalerri baten lurraldearen antolakuntza orokorra ezartzen duen araua da. Berak ahalbideratzen du gure lurrari eman nahi diogun erabilera orekatua: landa-eremu,
herritar, industria eta zerbitzuen elkarbizitza, besteak beste. Baina udalerriko eta herritarron erritmoak eta premiak aldatzen joaten dira, eta ondorioz Plan Orokorrak malgua izan behar du, gure beharretara egokitu behar da ezinbestez. Horregatik, 2009an onartutako Plan Orokorrari, beharrak eskatuta, puntualki aldaketak egin behar zaizkio. 2012an egin zitzaizkion batzuk, eta orain beste batzuk egin nahi dira.
2019 urtea:
-
2019/2/18 : BERGARA HOBETZEKO IDEIAK >>
-
2019/2/21 : MUGIKORTASUNAREN DIAGNOSTIKOA>>
2018 urtea:
-
2018/7/19 : AGORROSINGO UR TXORROAK NOLAKOAK IZANGO DIREN HAURREKIN ADOSTEA >>
-
2018/05/17 : PENTEKOSTE JAIAK 2018: GUZTIONTZAKO JAIAK ANTOLATZEKO BILERAK >>
Bergarako Udalak foro ireki bat dauka herriko jaien antolaketara begira, Jai Batzordea. Eta ahalik eta parte-hartze eta ekarpen gehien batzeko, urtez urte kolektibo gehiagoren atea jotzen du. Halakoa da, gero, jaietako egitarauaren emaitza, aberatsa.
-
2018/02/28 : EUSKARAREN PLAN ESTRATEGIKOA 2018-2022 GUZTION ARTEAN LANTZEN >>
Udala hurrengo bost urteetarako Euskararen Plan Estrategikoa egitera doa. Bertan jasoko dira hurrengo urteetan arlo desberdinetan euskara normalizatzeko bideratuko diren programak.Plan berria herritarren eta herriko eragileen parte hartze zabalaz landu nahi da eta horretarako bi saio antolatuko dira. Hemen duzu saioei eta bertan parte hartzeko moduari buruzko informazio zehatzagoa. Zatoz, pozik hartuko zaitugu.
Udalak herritarren artean inkesta bat zabaldu du, Lurraldebusen erabiltzaile eta herritarren iritzia ezagutu eta Gipuzkoako Foru Aldundiari proposamenak egin ahal izateko.
-
2018/01/01 : BERGARAREN 750. URTEURRENA >>
Bergarak Hiri-gutuna jaso zueneko 750. urteurrena betetzen dela-eta, herritar eta elkarte ugari buru-belarri dabiltza, Udalarekin batera, iragana gogoratu eta udalerriaren etorkizuna diseinatzen. Horretarako, alor askotariko ekintzak antolatzen dabiltza.
2017 urtea:
Udalak herritarrak eta kultura taldeak gonbidatu zituen Errege Mintegiko eliza zaharrarrean kokatuko den kultura agertokiari izena jartzeko. Udaletxean eta Agorrosinen postontziak jarri ziren, eta herritarrek aukera izan zuten, baita ere, mailez proposamenak bidaltzeko. Horrez gain, kultura taldeei gonbidapen berezia egin zitzaien.16 pertsonek parte hartu dute eta, guztira, 42 proposamen jaso dira. Seminarixoa izena izan da aukeratua.
-
2017/10/04 : MATXIATEGI
Udal ordezkariak Matxiategi kaleko 5, 6 eta 7 atarteetako bizilagunekin elkartu ziren bertan dagoen plazatxoko urbanizazio proiektua adosteko.
-
2017/09/25 : GOIAUZOKO ERREPIDEA / Burututa >>
Goiauzoko bizilagunek Udalari kezka helarazi zioten bideko puntu baten arriskuagatik. Udalak, negoziazio prozesu bati esker Elizaren lur batzuk baliatuta, konpondu du bidea eta arriskua ekidin du.
-
2017/09/23 : BOLUKO FRONTOIA ESTALTZEKO AUZO KONTSULTA >>
Udal programan agindutako Boluko frontoia estaltzeko proiektua auzotarrekin bi bilera irekietan landu zen. Horren ostean, frontoia estali edo ez erabakitzeko kontsulta egin zen; eta baiezkoak irabazi zuen.
-
2017/09/21: SAN ANTONIO KALEKO URBANIZAZIO PROIEKTUA >>
San Antonio kalean eraitsitako etxebizitzek utzitako lursaila eta horren ingurua urbanizatzeko proiektua herritarrekin adosteko bilera egin zen irailaren 21ean San Antonioko ermitan. Horren arabera, proiektua idatzita dago.
Artzamendiko berdeguneari bertako bizilagunek eman nahi dioten erabilera adosteko bilera egin zen 2017ko uztailaren 4an.
-
2017/06/15 : OSINTXUKO LIBURUTEGIA BERTAKOEKIN BIRDEFINITZEA >>
Hondakinen larrialdi guneei beste erabilera bat emateko on line prozesua jarri zen martxan. Herritarrek hainbat proposamen egin zituzten: bizikletentzako aparkaleku bihurtzea, etab…
Kultura batzordeko gaur egungo kideekin 3 saio egin dira batzordeari zentzu berria eman eta aldaketa proposatzeko.
-
2017/01/11: BERGARA ELKARREKIN EGIN LEHIAKETA >>
Udalak lehiaketa deitu zuen herria denon artean, partaidetza bidez, eraikitzeko mezua gizarteratzeko.
-
2017/01/09 : UBERAKO PLAZAKO URBANIZAZIO PROIEKTUA / Martxan
2016 urtea:
-
2016 urtean zehar : BERGARAKO LANDA AUZO GUZTIETAKO AUZOTARREKIN BILERA IREKIAK / Burututa >>
2016 urtean zehar udal ordezkariak Bergarako landa auzo guztietan bilerak egin zituzten auzo bakoitzaren beharrak bere horretan ezagutzeko.
Labegaraietako auzotarrak bi bileratara deitu zituzten, Labegaraietaren aisialdi gunearen erabilerak definitzeko eta kiroldegia bera berritzeko proposamenak jasotzeko.
-
2016/06/02 : IPINTZAKO HARMAILAK / Burututa >>
Ipintzako harmailak berritzerakoan herritarrekin eta herriko taldeekin bilera irekia egin zen.
-
2016/05/26 : ZUBIETA KALEKO URBANIZAZIO PROIEKTUA >>
Inguruko bizilagunak deituak izan ziren Zubieta kalea urbanizatzerakoan hauen ekarpenak jasotzeko.
-
2016/03/21etik : ERREGE SEMINARIOA: OBRETAN BAINA ZABALIK / Martxan >>
Errege Seminario edo Errege Mintegia, obratan zegoela, ateak zabaldu zituen herritarrek eraikin historiko hori barrutik ikus zezan.
2015 urtea:
Zaborren kudeaketaren inguruan sortutako eztabaida handiaren aurrean, Udalak erabaki zuen herritarrek Atez Ate edo Bosgarren Edukiontziaren artean erabakitzea; eta azkena izan garaile.