Bergarako Udalak Bergara 2030 Egin herrixa Plan estrategikoa egin du.

Plan honen helburua 2030era begira plangintza jasangarri bat adostea da. Herritarrekin eta herriarentzat.

Plan Estrategikoaren diseinua bukaera faseetan dago.

Partaidetza saio gehienak eginda daude, urtean zehar hainbat bilera egin ostean.

 

PROZESUA

Plangintza hau nazioarte mailan Agenda 2030arekin bat etorri da, bertan onartutako garapen iraunkorrerako helburuekin.

Plan estrategiko honek 3 urrats nagusi ditu, urrats guztiak herritarrekin batera adostu eta konpartitu dira:

1.- Hasierako diagnostikoa egin zen.

2.- Nolako Bergara nahi dugun definitu zen.

3.- Ekintza plana definitu.

           Orain fase honetan gaude.

4.- Plangintza aurkeztu eta gizarteratu.