Bergarako baserritar-azokaren inguruan hausnarketa-prozesua abiatu dugu.
Bergarako Udalak eta Debagaraia Landa Garapen Elkarteak partaidetza-prozesu bati ekingo diogu. Partaidetza-prozesuaren helburua baserritar-azokari buruz hausnarketa konpartitua egitea da, Bergarako baserritar-azokako ekoizleen eta kontsumitzaileen behar eta interesak kontuan hartuta, baserritar-azoka balioan jarri eta etorkizunera begirako sustapen-plan bat egiteko.
Egitasmo hau Landaola Elkarteak (Gipuzkoako Landa Garapen Elkarteen Federazioa), Elika Fundazioaren bidez eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin sustatutako “Gipuzkoako azoken sarea” proiektuaren baitan kokatzen da. “Gipuzkoako azoken sarea” proiektua Gipuzkoako 16 udalerritan eramango da aurrera eta tokian tokiko egingo den hausnarketatik abiatuz eta lurralde ikuspegia txertatuz, baserritar azokak balioan jartzea eta Gipuzkoa mailako sare bat sortzea ditu helburu.
Prozesu honek hainbat atal izango ditu:
1. Lehenengo Bergarako azokaren diagnostikoa egingo da. Horretarako zure laguntza behar dugu eta galdetegi hau betetzeko eskatu nahi dizugu: HEMEN GALDETEGIA
2. Herritarren eta baserritarren behar eta interesak herri eta lurralde ikuspegitik landuko dira.
3. Erronkak identifikatu eta adostuko dira.
4. Proposamena aurkeztuko da.
Eskerrik asko zuen parte-hartzeagatik!!