Urtero bezala, aurten ere, Bergarako Udalak herritarren fotografiekin osatutako egutegia argitaratu du. 2015eko egutegiaren gaia ura izan da eta aste honetan hasiko dira banatzen.

Egutegia etxe guztietara banatuko da eta herritarrei eskatzen zaie banatzaileei ataria zabaltzeko kanpoan utzi beharrik ez izateko. Egutegiak, ahal dela, buzoietan sartuko dira eta, hala egin ezin den kasuetan, bizilagunei eskatzen zaie bakoitzak bakarra hartzeko.

Abendu erdi alderako banaketa amaitzea espero da. Gehiago nahi dutenek udaletxera etorri eta bertan emango zaie etxerako banaketa amaitu ondoren.  Hedabideen bitartez adieraziko da noiztik aurrera jaso ahal izango diren Udaletxean.