2014az geroztik Bergaran abian da Berbekin programa, Bergaran Berbazko Komunikazioa Indartzeko ekimena. Bergarako Udalak antolatu eta Soziolinguistika Klusterraren gidaritzaz Aranzadi, Ipintza eta Mariaren Lagundia ikastetxeetan bideratzen ari da.

Programaren barruan egiten diren egitasmoei gehitzeko, interesgarria iruditu da helburu berarekin diharduen ikastetxe bateko esperientzia jasotzea eta horrela, Altsasuko Institutuko esperientziaren kontaketa saioa antolatu da. Hitzaldia ostegunean, apirilak 6, izango da 17.30ean udaletxeko areto nagusian.

"Ikasleen euskarazko ahozko gaitasuna lantzeko eta hobetzeko egitasmoa" izeneko hitzaldia Altsasuko BHIko irakasleak diren Juantxu Zabala Etxebarriak eta Iñaki Mundiñano Larrazak eta Nafarroako EIBZko irakasle eta zuzendari Yolanda Olasagarre Mendinuetak eskainiko dute. Altsasuko esperientzia agertu ondoren, bertaratuek euren galderak egiteko aukera izango dute.

 

Arloa: