Bergarako Udaleko Euskara batzordeak antolatzen duen Koldo Eleizalde lehiaketara aurkezteko azken egunak dira. Izan ere, apirilaren 5, hurrengo asteko asteazkena, izango da lanak aurkezteko azken eguna.

Bergaran jaioek, bertan bizi direnek edo bertan lan edo ikasi egiten dutenek har dezakete parte. Azkeneko urteetan egin izan denaren bidetik, idatzizko generoak eta ahozkoak eskaintzen dira. Lehenengo multzoan bi sail bereiztu dira (ipuin idatzia eta komikia) eta bigarrenean beste bi: bertsoa eta kontaketa/interpretazioa. Azkeneko sail horretan era honetako generoak aurkez daitezke: antzerki, ipuin-kontaketa,umorezko pasadizo, txiste-saio… Partaidetzaren arabera, generook bereiz baloratu ahal izango dira. Egile bakoitzak nahi adina lan aurkeztu ahal izango ditu genero bakoitzean.

Aurtengo berritasun gisa, bertsoen alorrean lanak paperean zein grabatuta aurkeztu ahal izango dira. Lehiaketaren oinarriak eta bestelako azalpenak Udaleko webgunean ikus litezke helbide honetan:http://www.bergarakoeuskara.eus/koldo-eleizalde-lehiaketa

Arloa: