Bergarako Udala-k Az, 2017-03-08 10:55-n bidalia
Bergarako euskara hobeti nahi dutenentzat ikastaroa antolatu du Udalak, Euskaltegia eta Jardunekin elkarlanean. Interesatuek martxoaren 17a baino lehen eman behar dute izena, izen-emate orria (2017_3_3_bertako_euskara_ikastaroa_izena.pdf) Udal Euskaltegira emanda. Hona hemen informazio osoa;
Ikastaroen ezaugarriak:
- Berba egiterakoan —ume eta nagusiok— egiten ditugun akatsik ohikoenak lantzeko ikastaroak izango dira.
- Aurretik ere halako ikastaroak egin izan direnez, oraingoan hasierako edota jarraipeneko ikastaroa egin ahal izango da, beti ere, gutxienez, 8 laguneko taldeak osatzen badira.
- 10 orduko ikastaroak dira, ordu eta erdiko saiotan banatuta. Ordutegiak taldeen arabera antolatuko dira.
- Ikastaroan parte hartzeko matrikula 10 euro ordainduko da.
Ikastaroen helburuak:
- Guraso, zaintzaile, begirale, entrenatzaile, eta abarri euren hizkuntza-akatsak zuzentzen laguntzea.
- Umeen akatsak zuzentzeko nagusiek erabil ditzaketen estrategia eta lagungarriak eskaintzea.
Zeinek har dezakeen parte
− 16 urtetik gorako edozeinek.
Egunak eta tokia:
- 2017ko martxo-apirilean emango dira ikastaroak, Aste Santu aurretik. Izena emateko epea bukatu, eta taldeak osatu ondoren zehaztuko dira talde bakoitzaren hasiera eguna eta ordua, eta horren berri emango zaizue.
- Udal Euskaltegian emango dira ikastaroak (Barrenkalea, 33. Irizar jauregia).
Izena ematea:
- 2017ko martxoaren 17a baino lehen eman behar da izena.
Horretarako, Udal Euskaltegira deitu (943 764 453) edota “Izena emateko txartela” bete eta Udal Euskaltegira (Barrenkalea 33, Irizar jauregia) eraman.