Datorren abenduaren 18an DOMEKA AZOKA ospatuko da Bergarako San Martin plazan. Azoka hau elkartrukea, berrerabilera eta artisautza sustatzeko sortu zen. Azoka goizeko 11:00tik 14:30era izango da eta lehentasuna dute bigarren eskuko produktuak saltzen dituztenak eta herriko eta eskualdeko artisauek. Izena emateko azken eguna abenduaren 4a da, igandea. Eta merkatuan parte hartuko den ala ez abenduaren 13an, asteartea, konfirmatuko da emailez. Azokan parte hartzeko esteka honetan sartu behar da; HEMEN