Bergarako Udala-k Az, 2016-10-05 15:54-n bidalia
Erreka Garbitzeko Batzordeak, Bergarako Udalaren laguntzarekin, erreka garbiketa saioa antolatu du urriaren 15erako, larunbata. Laugarren urtea beteko duen ekimena 8:30etik 13:30era egingo da eta herritarren parte-hartzea ezinbestekotzat hartzen da, auzolanean errezago eta hobeto egingo baita. Erreka garbiketan parte hartu nahi dutenek izena aurrez eman beharra dute, materiala aurreikusi behar delako eta aseguru kontuetarako.
Horretarako, Agorrosingo harreran, Udaltzainetan edota Kultur Etxean aurkitu daitekeen inprimakiak bete, errekagarbitzeko@gmail.com helbidera idatzi edota formulario hau bete beharko da. Izena emateko azken eguna urriaren 11 izango da.
Auzolanera animatzen diren herritarrak urriaren 15ean 8:30etan bilduko dira, hiru elkargune desberdinetan: Osintxu, Seminarioa eta Labegaraietako kiroldegia. Izena ematerakoan komeni da zein elkargunetara joan nahi den zehaztea.
Animatu eta garbitu erreka auzolanean!