Bergarako Udala-k Az, 2016-10-05 14:02-n bidalia
Bergarako udalerriko zergapekooi jakinarazten dizuegu Zaborraren, Estolderiaren eta Uraren tasen 2016ko hirugarren hiruhileko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:
Epea:
Ø 2016ko urriaren 10etik 2016ko abenduaren 13ra
Lekuak eta medioak:
Ø Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2016ko abenduaren 13an
Ø Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:
- Udaletxeko diru-bilketa zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, goizeko 8:30etatik 13:30etara, edota ostegunetan (urriaren 20tik aurrera), arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara, legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna dela medio.
- Finantza Erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, banku elektronikoetan edota Udalaren zerbitzu telematikoen bidez, www.bergara.net tarteko delarik.
Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak, eta hala balegokio, kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.