Maiatzaren 24an, asteartea, udalak Zubietako urbanizazio proiektua idazteko bilera bat deitu zuen. Bilera honen helburua, auzokideekin batera, proiektu urbanistikoa idazteko proposamenak jasotzea zen. Hau da, proiekto urbanistikoaren idazketa  lan talde teknikoak egitea bizilagunen premietan oinarrituta.

 

Guztira 51 auzokide hurbildu ziren bilerara.

 

Bilera honetara hurbildutako auzokideak taldetan urbanizazio proiektuari begira proposamenak luzatu zituzten, baita Zubietak dituen alde positibo eta negatiboak aipatu ere.

Udalak proposamenen zerrenda jaso zuen eta bigarren hitzordua jarri zen proposamenei erantzun bat emateko.

 

Bigarren hitzordu hau ekainaren 14an, asteartean, 18:30ean izango da Pleno Aretoan.

Arloa: