Laboratorium museoan “Loreak asmatzen: Naturzale Europarrak Euskal Herrian” izeneko erakusketa dago ikusgai 2016ko martxoaren 18a eta uztailaren 10a bitartean. Horri lotuta, Natur Zientziei lotutako programa zabala proposatzen du museoak, publiko desberdinei zuzenduta dagoena.

Programazio honen baitan, apirilaren 16rako txango bat antolatu du museoak: Atapuerca aztarnategia eta Giza Eboluzioaren Museoa (Burgos) ezagutzeko txangoa.

Egitaraua:

9:30 Irteera Bergaratik (Fraiskozuri plazatik, Udal pilotaleku paretik).

11:30 Atapuerca. CAYAC zentroa.

12:00 - 13:30 Atapuercako aztarnategia ezagutzeko Bisita Gidatua, Fundación Atapuerca erakundeko gidekin.

13:30 – 17:00 Burgosera joan. Bisita librea hirian. Bazkaria ere norbere kasa (ez dago egitarauaren barruan antolatuta).

17:00 - 18:30 Giza Eboluzioaren Museoa. Erakusketa iraunkorra ezagutzeko bisita gidatua, erakundeko gidekin.

18:30 – 19:00 Giza Eboluzioaren Museoa. Aldi baterako “Txalupak & Carretas” erakusketara bisita gidatua, erakundeko gidekin.

19:15 Irteera Burgosetik

21:00 Bergarara iritsi

Txangoan parte hartzeko argibideak:

DATA:

2016ko apirilaren 16a (larunbata)

PREZIOA: 15 €.

Prezioan sartuta daude bidaia (autobusean), Atapuercako aztarnategiko sarrera eta bisita gidatua, eta Giza Eboluzioaren museorako sarrera eta bisita gidatuak.

IZENA EMATEA:

Laboratorium museoko harreran (Errekalde jauregia, Bergara)

IZENA EMATEKO EPEA:

Apirilaren 4tik 13ra bitartean.

IZENA EMATEKO ORDUTEGIA:

Astelehenetik ostegunera 9:00 – 15:30: ostiralean

eta larunbatean: 10:00 – 14:00 eta 16:00 – 19:00; igandean 10:00 – 13:30.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero 943-76 90 03 telefonora dei daiteke.