Pasa den urteko maiatzean Udalbatzak Urartetxe enpresarekin adostutako hitzarmenari onarpena eman zion eta, ondorioz, Udalak Eguneko Zentroa ahalbideratuko zuen hitzarmena sinatu zuen. Hitzarmen horretan, Lorentxoko eremuaren antolaketa berria egin zen aprobetxamendua gehituta.

Hitzarmenaren harira, Ernai kaleko zenbait bizilagunek beren desadostasunak azaldu zituzten eta honen guztiaren ondorioz hitzarmena aldatzeko erabakia hartu zen. Momentu oro, Urartetxe enpresak bizilagunen eskakizunak betetzeko borondate osoa azaldu du.

Hitzarmen berri honek jasotzen dituen aldaketa nabarmenak ondorengoak dira:

- Eguneko Zentroaren sarrera lekuz aldatuko da. (Hasiera batean 3. partzelako lokaletik barrena 4. partzelara -Eguneko Zentrora- aurreikusten zen sarrera-irteera ez da egingo. Sarrera zuzenean 4. partzelatik egingo da).

- Eguneko Zentroaren azalera 400m2 ingurukoa izango da (hasieran 500m2 ingurukoa izatea aurreikusten zen) eta 3. partzelako lokal bat (75m2-koa) doan jasoko du Udalak.

- Aurreko hitzarmenean gertatzen zen moduan ere, Urartetxe enpresak Bergarako Udalari doan emango dio babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko 2.500m2-ko aprobetxamendua (hirigintza aprobetxamenduaren %15aren trukean).

- Era berean, eremu libreko sistema orokorretarako lursailak ere jasoko ditu Udalak.

Behin Urartetxek obra-baimena lortu ondoren, 20 hilabeteko epean 400m2-ko azalera duen Eguneko Zentroa egokituta emango dio Udalari. 

Arloa: