Bergarako Udalak Gasteizen gertatu den erailketa matxista gaitzesten du, eta Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxa kolektiboak gaurko deitu duen kontzentrazioarekin bat egiten du. Kontzentrazioa gaur 19:00etan San Martin plazan egingo da eta herritar guztiei dei egiten die bertara etortzeko.