Bergarako Udala-k Og, 2015-12-17 12:39-n bidalia
Laboratorium Jarduera Programaren baitan, “Zientzia eta Humanitateak Europan” gaitzat hartuta, Laboratorium-en izango dira museoa ezagutzeko eta, bide batez, Elos proiektuaren jardunaldi bat bertan egingo da. Bertan, proiektu honetan parte hartzen duten euskal ikastetxeetako 35 ikasle eta irakasle izango dira, guztira.
9:45-10:00: “Bergarako Laboratorium-a: zientzia eta humanitateen bilgune europarra” hitzaldia
10:00-11:00: Ikasleen aurkezpena:
- Aniturri BHI: debatea
- Antigua-Luberri: inkesta
- Botikazar BHI: rol-play
- Ekialdea BHI: ikerketa
- Urola Azkoitia-Azpeitia BHI: filma
11:00-11:30: Ikasleen interakzioa twiterren bidez
11.30-12:00: Museoaren bisita
12.00etatik aurrera Luntx-a eskainiko da
Zer da Elos proiektua?
Azken urteetan Euro School Net 2000ko sarekide batzuk eta Europako beste 200 bat ikastetxek, horietako bost Euskal Herrikoak, Elos (Europe as a Learning Environment in Schools - Europako ikastetxeetako Ikas Ingurumena) proiektuan lantzen ari dira Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko Pedagogia Berriztatzeko Zerbitzuarekin elkarlanean
Egun Euskal Herriko Elos Basque Country ikastetxeak ondoko hauek dira: Aniturri BHI (Agurain), Antigua-Luberri (Donostia), Botikazar BHI (Bilbo), Ekialdea BHI (Gasteiz), Urola Azkoitia-Azpeitia BHI.
Elos proiektua bi faktoreren konbinaketa da: Europa ikasi eta Europa esperimentatu. Klasetik kanpoko europar ikasketa esperientziak garrantzi handikoak dira eta curriculumaren plangintza eta garapeneko alderdi bat izan beharko lirateke. Horrela bada, Euskal Herriko errealitatetik abiatuta Europako hiritar bezala dagozkien eskubide, erantzukizun eta aukerei buruz ezagutzeko, eta hiritar kritiko eta informatuta moduan jarduteko aukera eman nahi izan ikasleei. Eta, “konpetentzia europar” horiek liburuetan ez ezik beste ikasle gazteengandik eta hainbat adituengandik ere ikas ditzaten nahiko genuke.