Euskara ikasteko interesa duten etorkinei eskaintza berezi bat egiten zaie AISA ikastaroen bidez; izan ere, euskara ikasten hasteko 60 orduko ikastaro berezi bat antolatu da Bergarako Udalaren eta Udal Euskaltegiaren artean, HABErekin elkarlanean. Ikastaro honetan Euskal Herrira etorri berriei egokitutako metodologia eta materiala erabiliko da.

Ikastaroaren zehaztasunak hauek dira:

  • 60 orduko harrera ikastaroa Bergarako Udal Euskaltegian.
  • 16 urtetik gorakoentzako ikastaroa izango da.
  • Astean 4 ordu, 2 egunetan banatuta: astelehen eta asteazken edo astearte eta ostegun.
  • Egunak eta orduak aukeran laga ditugu oraingoz, zein komeni zaizun adierazi beharko diguzu eskaria egiteko orrian.

Oharra: eskariak jaso ondoren erabakiko dugu zein egun eta ordutan izango diren klaseak eta horren berri emango dizuegu interesa agertu duzuen guztioi.

 

Izena emateko epea: 2015eko urriaren 15era arte.

Ikastaroaren hasiera: 2015eko urriaren 26a

Prezioa: 10 euro. Behin ikastaroa amaituta, itzuli egingo da kopuru hori, ikasleak gutxienez % 85eko asistentzia izaten badu.

Izena emateko tokia (bertara joanda edo telefonoz): Udal Euskaltegia. Barrenkalea, 33 (Irizar jauregia). Telefonoa: 943 76 44 53

 

Aukera egokia euskaraz ikasten hasteko eta euskal gizartean integratzeko. Animo!

 

Izena emateko bete beharreko datuak: aisa_2015.doc

Eranskinak: 
Arloa: