Bergarako Udala-k Ar, 2015-10-13 09:39-n bidalia
UDAL DIRU-BILKETA: KOBRANTZA IRAGARKIA
Bergarako udalerriko zergapekooi jakinarazten dizuegu Merkatu eta Merkatu Txikia tasen 2015eko hirugarren hiruhileko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:
Epea:
- 2015eko urriaren 8tik 2015eko abenduaren 9ra
Lekuak eta medioak:
- Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2015eko abenduaren 9an.
- Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:
- Udaletxeko diru-bilketa zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, goizeko 8:30etatik 13:30etara (edo larunbatetan, 09:00etatik 13:00etara), legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna dela medio.
- Finantza Erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, banku elektronikoetan edota Udalaren zerbitzu telematikoen bidez, www.bergara.net tarteko delarik.
Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak eta, hala balegokio, kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.
Bergara, 2015eko urriaren 7a
ALKATEA
Arloa: