UDAL DIRU-BILKETA: KOBRANTZA IRAGARKIA

Bergarako udalerriko zergapekooi jakinarazten dizuegu Zabor, Estolderia eta Uraren tasen 2015eko bigarren hiruhileko erreziboak ordaintzeko  epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:

Epea:

  • 2015eko uztailaren 10etik  2015eko irailaren  10era

Lekuak eta medioak:

  • Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2015eko irailaren 10ean.
  • Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:

- Udaletxeko diru-bilketa zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, goizeko 8:30etatik 13:30etara, legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna dela medio.

- Finantza Erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, banku elektronikoetan edota Udalaren zerbitzu  telematikoen bidez, www.bergara.eus tarteko delarik.

Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak eta, hala balegokio, kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.

Bergara, 2015eko  ekainaren 29a

ALKATEA