Bergarako Udala-k Az, 2015-06-10 11:41-n bidalia
Ekainaren 9tik aurrera Bidekurutzetako irisgarritasuna hobetzeko prestaketa lanak hasiko dira eta, horrela, Erregetxo plazako aparkalekuetan kasetak eta obrako materialak utziko dira. Beraz, obrak iraun bitartean autoek ezingo dute bertan aparkatu.
Obrak ekainaren 15ean hasiko dira eta, ondorioz, aldaketak izango dira Bidekurutzetako zonaldea itxita egongo baita motordun ibilgailuen trafikorako. Alde batetik, erdigunera sartzeko Irizarreko sarrera zabalik egongo da uneoro eta lanorduetan Artekaletik izango da irteera, obrak hasi eta 3 astez gutxi gorabehera. Lanorduetatik kanpo eta aipatutako 3 aste horiek igarota, Alde Zaharreko irteera Bidekurutzetatik izango da.
Bestetik, Zabalotegitik eta Espoloitik datozen ibilgailuak Mariaren Lagundiaren paretik palmerako errotondara zuzenduko dira. Irisgarritasun lanen iraupena 3 hilabetekoa izatea aurreikusten da eta, horrela, iraila erdialde arte ibilgailuen zirkulazioa era horretan bideratuko da.
Bergarako Udala: Bidekurutzeta, Ramon Mª Lili eta San Pedro kaleek bat egiten duten zonaldearen irisgarritasuna hobetzeko proiektua (2015-01-21)