Giro polita izan zen zapatuan Udal Pilotalekuan izan zen Koldo Eleizalde Lehiaketako sari banaketan. Guztira, 375 lan aukeztu dira aurtengoan eta 30 sari inguru banatu ziren . Pilotalekua jendez bete zen eta umeek egindako emanaldiek giroa alaitu zuten.

Nahi duenak eskura ditu www.bergarakoeuskara.eus/grabaketak helbidean lehiaketako ikusentzunezko lan guztiak (antzerkiak, ipuin-kontaketak, bertsoak…). Hor daude, gainera, aurreko urteetako lanak ere, 2009az geroztik aurkeztutakoak.

 

GOIENA: Koldo Eleizalde lehiaketako sariak banatu dituzte (argazki bilduma)

 

Arloa: