Bergarako Udala-k Az, 2015-04-29 09:12-n bidalia
Bergarako Udalak errenta aitorpena euskaraz egiteko gonbitea luzatu nahi die herritarrei. Azken urteetan gora egin du nabarmen errenta aitorpena euskaraz egin duen herritar kopuruak, 2007ko aitorpena %10ak egin zuen euskaraz eta 2013ko aitorpena, aldiz, %22ak.
Aurtengoan ere, kopuru hau haztea da erronka eta, horregatik, Udalak oraindik pauso hori ematera animatu ez diren bergararrak animatu nahi ditu 2014ko kanpaina euskaraz egiteko. Era horretan, euskarari bide berriak irekitzeaz gain, administrazioaren euskalduntzea ere bultzatzen da.
Errenta aitorpena egiteko hiru modu daude eta guztietan erabili daiteke euskara:
1. Mekanizatua
- Hitzordua hartzerakoan, adieraz ezazu Ogasunarekin harremanak euskaraz izan nahi dituzula.
- Ogasunarekin aurrez aurreko harremanak, nahiz eta telefono edo internet bidezkoak euskaraz izan ditzakezu, horrela eskatzen baduzu.
- Ogasunak sinatzeko ematen dizun orria ere euskaraz jaso dezakezu.
2. Autolikidazio proposamena
- Jasotako proposamena onartzerakoan, euskaraz egin nahi duzula esan, eta aurrerantzean Ogasunak agiriak euskaraz bidaliko dizkizu.
3. Internet bidezkoa
- Errenta programaren euskarazko bertsioa jaitsi internetetik eta hobetsitako hizkuntza atalean euskara aukeratu.
- Aholkularitzaren bat aukeratzen baduzu, espresuki adierazi beharko duzu aitorpena euskaraz egin nahi duzula.