Bihartik aurrera, Turismo Bulegoa zabalik izango da berriro ere eta Errekalde Jauregiko beheko solairuan egongo da kokatuta.

Apirilak 12ra bitartean, Aste Santuko oporretan, bulegoa zabalik egongo da ondorengo ordutegietan:

Astelehenetik ostiralera,

Goizez 10:00etatik 14:30etara

Arratsaldez 15:30etatik 20:00etara

Larunbatetan,

Goizez 10:00etatik 14:00etara

Arratsaldez 16:00etatik 19:00etara

Igandetan,

Goizez 10:00etatik 13:00etara

 

Bergara ezagutzeko bisita antolatuak ere izango dira egun hauetan. Egunean bi, lehenengoa goizeko 11:00etan eta bigarrena arratsaldeko 16:00etan. Eskaeraren arabera, ordea, bisitak ere antolatzeko aukera eskainiko da. Horretarako, aurrez Turismo Bulegora joan behar da, 943-769003 telefonora deitu edo turismo@bergara.eus helbidera idatzi.