UDAL DIRU-BILKETA:

KOBRANTZA IRAGARKIA

 

Bergarako udalerriko zergapekooi jakinarazten dizuegu, Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergaren 2015eko erreziboak ordaintzeko  epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:

Epea:

  • 2015eko martxoaren  5etik  2015eko maiatzaren 16ra

Lekuak eta medioak:

  • Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2014ko maiatzaren 16an.
  • Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:
  1. Udaletxeko diru-bilketa zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, goizeko 8:30etatik 13:30era (edo larunbatetan, 09:00etatik 13:00etara), legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna dela medio
  2. Finantza Erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, banku elektronikoetan edota Udalaren zerbitzu telematikoen bidez, www.bergara.eus tarteko delarik.

Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak, eta hala balegokio, kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.

 

Bergara, 2015eko otsailak 27