Eurite arriskuagatik, Udalak zubi gaineko bidegorriak itxi eta euriak gainezka egin dezaketen guneak hustu ditu, bizilagunei bozgoragailuz abisatuz eta etxeetako tinbreak joz.

Arretaz ibili Ibaiondo, San Antonio, Alkabieta eta Osintxuko bizilagunak eta garajeetakoak.

San Martin eskolako eta ikastolako patioak zabalik daude behar duenak kotxea bertan utzi dezan.

Bereziki herritarrei arretaz ibiltzea gomendatzen zaie, ondoko prebentzio neurriak hartuz:

Erreka eta ibai bazterretan ez ibilgailurik utzi. Gerta liteke urak bat-batean gora edo gainezka egitea.

Kendu ibilgailuak ur-putzuak sor daitezkeen inguruetatik eta urpetu daitezkeen garajeetatik.

Ahal baduzu, ez hartu autoa. Bidaiatu beharra baduzu, ahal duzula, ibili errepide nagusia eta autobideetatik, eta ikusi ezinik bazabiltza, gelditu leku segururen batean.

Erretiratu urak eramateko moduko gauza guztiak, batez ere, kutsadura eragin dezaketen produktu arriskutsuak eta begiratu inguruko estolderia ondo dagoen.

Egoera kritikoak gaueko 24:00ak arte irautea aurreikusten da.

Arazoren bat baduzu deitu Suhiltzaileei (943-415301) edo 112 larrialdi telefonora.