Domeka Azoka elkartrukea, berrerabilera eta artisautza sustatzeko merkatua da. Hile birik behin antolatzen da, hileko 3. igandean.

Gero eta arrakasta handiagoa izaten ari den azoka da Domeka Azokakoa.

Otsailean, kontuan izanik 3. igandeak aratusteekin bat egiten duela, astebete atzeratu da. Horregatik, otsailaren 22an ospatuko dugu.

Merkatua goizeko 11:00tik 14:00ra izango da San Martin plazan, euria egiten badu, arkupeetan.

Artisauen aldetik postua jartzeko gero eta eskaera handiagoa dagoenez, Domeka Azokan parte hartzeko irizpide batzuk jarri dira:

-Lehentasuna izango dute 2. eskuko materiala saltzen dutenak eta trukea bultzatzen dutenak.

-Artisauen aldetik, lehentasuna izango dute Bergarakoek, ondoren bailarakoek.

-Bailarakoak sartu ondoren lekurik badago, gainontzekoak hartuko dira. Udalak azokan eskaintzen den produktuen aniztasuna zainduko du, horren arabera aukeratuko da zein artisau onartu.

Otsailak 9ra arte egongo da zabalik izen emate epea eta otsailaren 13an jakinaraziko zaie e-postaz parte-hartzaileei otsailaren 22ko Domeka-Azokan parte hartuko duten ala ez.