Aurten betetzen dira 100 urte Simon Arrieta pintore bergararra jaio zela eta horren harira, Beart elkarteak udalaren laguntzarekin, bere Mendeurrena ospatzeko urte osorako ekimenekin beteta datorren egitaraua antolatu du.

Egingo diren ekintzen artean nabaritzen direnak

  • Lanen inbentarioa eta biografia batuko duen liburua
  • Erakusketak Bergaran eta Donostian
  • Beart-en erakusketa kolektiboa Simon Arrietaren omenez izatea
  • Aire libreko pintura lehiaketari Simon Arrieta izena ematea
  • Koadro-forum-ak Bergaran, Donostian eta eskatzen duten beste herrietan
  • Beart-en ekintza guztiak Simon Arrieta izena eramatea

Mendeurrenaren jarraipena egiteko egokitutako blogaren helbidea, http://beartelkartea.blogspot.com.es/search/label/Simon%20Arrieta

Hona hemen komunikabide desberdinek ekimen honi buruz ezagutzera eman dutena