Gaur irekiko da Frontoian eta bihar Labegaraitean, Gabonetako Jolas parke bana.

Frontoiko Jolas parkea 8 urtetik beherakoentzako dago gomendatua eta gaur, bihar eta etzi, urtarrilak 2,3, eta 4ean, egongo da irekita.

Larunbatean irekiko da Labegaraietako Jolas parkea, 8urtetik gora dutenentzako da egokia, urtarrilaren 3, 4 eta 5ean egongo da martxan (5ean goizetik bakarrik).

Parke bien ordutegia, goizeko 11etatik 13etara eta arratsaldeko 17etatik 20etarakoa izango da. Sarrerak 3€ balio du eguneko eta hiru egunetakoak 7€.