Mintzapraktika egitasmoak euskara praktikatzeko saioak antolatu ditu Bergaran. Bata, euskara maila hobetu nahi dutenentzat eta bestea, euskara bat ere ez dakitenentzat, biak doan.

Lehena Berriketan deitzen da. Euskara maila hobetu nahi dutenentzako edo euren inguruan euskaraz berba egiteko aukerarik ez daukatenentzako. Euskaraz berba egiten dutenekin elkartu eta berba egitea errazten du.

Izena ematen dutenei libre dituzten ordu eta egunen berri galdetuko zaie eta koordinatzaileak 3-4 pertsonako taldeak antolattuko ditu, astean ordubetez berba egiteko (kafea hartzen, paseatzen …)

Bigarrenak Auzoko du izena. Egitasmo honek kontuan hartzen du badirela euskaraz batere ez dakitenak, tartean beste herri batzuetatik etorri berriak eta beste batzuk, urteetan Bergaran bizi arren, euskararekin harreman oso txikia dutenak.

Astean ordu betez elkartuko dira, bi taldetan banatuta. Talde bat, ostiraletan, 18:00etan Kultur Etxean. Bestea, emakumeei zuzendutakoa, asteazkenetan, 18:30etan Irizar jauregian.

Euskara modu ludikoan praktikatu nahi izan ezkero edo praktikatzen dutenei laguntzeko prest bazaude, kontaktatu gurekin: Jardun Elkartera deituta (943763661 eta 605712469) edo Errotalde jauregiko bulegoetatik pasatuta.

Arloa: