Bergarako Udalak 2015erako ere herritarren argazkiekin osatutako egutegia ateratzeko asmoa duela eta, bertan publizitatea jarri nahi duten herriko dendari, ostalari, enpresa, talde, ikastetxe eta abarrei deia zabaltzen die.

Egutegia aurreko urteetakoaren tankerakoa izango da eta, beraz, publizitatea logotipo moduan joango da. Publizitatea jartzeko interesa dutenak Udaleko Euskara Zerbitzuarekin jar daitezke harremanetan.

Horretarako azken eguna azaroaren 5a izango da. Harremanetarako telefonoa: 943779129 edo e-maila euskara@bergara.eus

Oharra: Aurtengo egutegia atxikitzen da eredu modura