LANBIDEk habian jarri duen programa  "Gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko laguntzen 2014 deialdia. Lehen aukera programa"

 

Deialdi honen babesean diruz lagun daitezkeen jarduerak (3. artikulua):

Enpresa, erakunde eta elkateak

  • 30 urtetik beherako gazteak kontratatzea
  • Gutxienez 6 hilabete iraungo duten praktikaldiko kontratuak, baldin eta gazteei egiten bazaizkie, eta haien helburua bada EAEko lantokietan lanpostuak betetzea

 

Diru-laguntzaren zenbatekoa:

1.- Kontratu bakoitzeko diruz lagundutako zenbatekoa honela kalkulatuko da kontratu bakoitzari dagokion soldata gordinaren arabera:     

  • 1. tartea:  Hileko soldata gordina: 872 - 1.050 euro / Diru-laguntza: 2.450,00
  • 2. tartea:  Hileko soldata gordina: 1.051 - 1290 euro / Diru-laguntza: 2.950,00
  • 3. tartea:  Hileko soldata gordina: 1.290 eurotik gora / Diru-laguntza: 3.620,00

Aipatutako diru-laguntzen zenbatekoak lanaldi osoko kontratuei dagozkie. Denbora partzialeko kontratuetan, zenbatekoak lanaldiaren arabera doituko dira.

Zenbateko horiek %10 handituko dira, kontratuak gutxienez 12 hilabete iraunez gero.

 

Entitate laguntzaileak

 Deialdiaren 4.3 artikuluak araututako zentro laguntzaileek enplegu-eskaintzak bildu, erregistratu eta kudeatzea, haiek, azkenean, eta deialdi honen babesean, diruz lagun daitezkeen kontratuak formalizatuta amaitzen badira.

Deialdiaren 4.3 artikuluan aipatzen diren entitate laguntzaileek honako hau jasoko dute diruz lagundutako kontratu bakoitzeko, kasuan kasuko eskaintza bildu, erregistratu eta kudeatzearen ondorioz

- 120 euro, eskaintza bildu eta erregistratu duen entitate laguntzailea.
- 80 euro, eskaintza kudeatu duen entitate laguntzailea.

 

Informazio gehiago nahi izan ezkero, helbide honetan

http://www.lanbide.net/plsql/AYU_IMPRIMIRSUBVENCION?idioma=E&codigo=84&i...