komunikazioa-k Az, 2014-08-27 09:55-n bidalia
LANBIDEk argitaratu du aurten sortutako enpresa-jarduerentzat laguntza programa. Epea oso motza da eta laguntza egongo da fondoak agortu arte, beraz, interesatuta bazaude, komenigarria da eskaera ahalik eta azkarren aurkeztea LANBIDEn.
ONURADUNAK:
- Aurtengo ekitaldian (2014ko urriaren 18a baino lehenago) enpresa jardueraren bat hasi duten pertsona ekintzaileak.
LAGUNTZA:
- Enpresaren eguneroko kudeaketan aholkularitza emateko eta laguntzeko gastuak, bai eta Gizarte Segurantzako langile autonomoen kotizazio-kostuak ere. ( 6 hilabeteko epean egindako gastuak, ebazpena jasotzen denetik)
Gehienez 3.000 €
EPEA:
- abuztuaren 25a baino lehen egindako altak: IRAILAREN 11a.
- abuztuaren 25etik aurrera egindako altak: alta emandako egunetik hilabeteko epea.
DOKUMENTAZIOA: inprimakiak, eta informazio gehiago hemen:
http://www.lanbide.net/plsql/