Bergarako Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean ordenazioz kanpo dagoen San Antonio 4 eta 6 eraikinak erostea erabaki du Udalak, uztailaren 21ean eta 28an egindako Udalbatzako bileretan. Honenbestez, aurrez erositako alboko San Antonio 2 eta 10 eraikinen eta aurrean dagoen San Antonio 1 eta atxikia duen “La Flor” deituriko eraikinen erosketei eransten zaizko erosketa berri hauek.

 

Esandako erosketen helburua San Antonio-Urteaga eremua eraberritzea da; kontuan izanik, erosketen helburua zaharkitutako eraikin hauek eraistea dela eta inolaz ere ez berriro eraikitzea. Gauzak horrela, Bergarako Udalak aurreikusten du irailaren erdirako (San Martin jaietarako) San Antonio 2 eta 4 eta “La Flor” eraikinak botatzea eta ondorioz udalerriko Plan Orokorrean aurreikusten den irudia lortzeko xedean beste urrats bat ematea.

 

“La Flor” botata San Antoniotik Mugertzara doan errepidea zabaltzeaz gain, oinezkoen segurtasuna hobeto bermatuko da. Bestalde, Deba ibaiaren ertzean dauden bost eraikinetatik, bi botata, ingurua argitzeko eta etorkizun laburrean izango dena ikusteko  lehen urratsa izango da.

Arloa: