Datozen jai egunak direla eta hondakinen bilketa zerbitzuan emango diren aldaketen berri emateko
· Komertzio, jatetxe eta tabernak: bilketa guztien egutegi /ordutegia mantenduko da, Uztailak 25 eta Abuztuak 15, ostirala goizeko kartoi komertzialaren bilketa izan ezik, egun horietan ez da kartoiaren bilketa zerbitzurik emango.
· Industrialdean: Uztailak 25 ostirala (errefusa eta kartoia) eta Uztailak 31 osteguna (organikoa) ez da hondakin bilketa zerbitzurik emango. Hala ere, Abuztuak 1 ostirala, errefusarekin batera organikoaren bilketa berezia egingo da industrialdean. Dena den, zerbitzu berezi hori erabiltzea aurreikusten duenak email edo telefono bidez aurrez jakinarazi beharko du, hondakinen kudeaketa informazio bulegorekin kontaktuan jarriz. Abuztuak 15 ostirala (errefusa eta kartoia), ez da hondakin bilketa zerbitzurik emango.