Igandean hasita San Martzialak ospatuko ditugu Bergaran, gure herrian oso kuttunak diren jaiak eta inguru ederrean giro paregabeaz gozatzeko aukera ematen digutenak egitarau osoa ikus dezakezu azpiko irudian, baita eskuorri honetan ere. Bigarren honetan, gainera, San Martzialgo zelaiaren erabilera arautzen duen ordenantza ere badaukazu, baita inguruak zein pertsonak errespetatzera eta zaintzera bideratutako zenbait gomendio eta arau (beste batzuetan eragindako kalteak gutxitzea helburu dutenak), tartean:

  • Musikariei urik ez botatzea
  • Autorik zelaian ez sartzea
  • Mahaiak eta aulkiak jartzeko horretara bideratutako eremua errespetatzea 
  • Bertako biodibertsitatea, flora eta fauna, errespetatzea, baita eraikinak ere.

Uztailaren 6an Herribus zerbitzua izango da. 

(Albiste hau mugikorrarekin zabalduz gero, azpiko irudia zanpatuta mantentzen baduzu, zure mugikorrean jaitsi eta San Martzialetako egitaraua zurekin eraman ahalko duzu).

San martzialak 2014
Eranskinak: