Ekainaren 14an, zapatua, egingo da Koldo Eleizalde euskarazko literatur sarien banaketa, Udal pilotalekuan, 12:00etan.

Aurtengoa ere edizio jendetsua izan da, lehiaketa honek ohi duen bezala, eta guztira 405 lan aurkeztu dira: 251 ipuin idatzi, 13 bertso, 41 komiki eta 100 kontaketa edo/eta intrepretazio (ipun kontaketa, antzerkia eta umorezko pasadizoak aurkitzen dira kategoria honen baitan).

Lehiaketako epaimahaiak bereziki nabarmendu du nagusien kategorian izandako maila jasoa. Horrez gain, nabaria da baita formatuen eboluzioa eta gero eta gehiago dira ikus-entzunezko formatuen alde egiten dutenak. Hain zuzen, sari emate ekitaldian saritutako lan batzuk ere ikusi edo entzungo dira, Bergarako ikastetxeek prestatutako zenbait emankizunekin batera.

Hauek dira saritutako pertsonak eta lanak

Koldo eleizalde saridunen zerrenda 2014