ogarro-k Or, 2014-05-23 13:56-n bidalia
AUZOKO egitasmoa 2009tik dabil herriko hainbat talderekin lanean, euskararik ez dakitenak gure hizkuntzara hurbiltzeko eta gure gizartean integratzen laguntzeko.
AUZOKO ezagutzera emateko eta aniztasuna goraipatzeko jai berezia antolatu da maiatzaren 24rako.
Seminarioko patioan elkartuko gara 11:30etik aurrera "Aniztasunean euskaraz bizi" jaian honakoekin gozatzeko:
- Haurrentzako munduko jolasak eta eskulanak (Jardun Elkartearen eskutik).
- "Ezagutu AUZOKO". Herrietako taldeen dinamika irekiak.
- Munduko janarien dastaketa.
- BATU taldearen emanaldia: musika afrikarra euskaraz.
- 14:30ak inguruan amaiera-ekitaldia.
Aste honetan ikusi ahal izan dugu baita "Gu, jatorri anitz, herri bat" dokumentala Zabalotegi aretoan.