Bergarako Udalak, UEMArekin elkarlanean, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri du abian. Honen bitartez, herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskarazkoak izan daitezen bultzatu nahi da. Bide horretan, errenta aitorpena euskaraz eginda euskarari bide berriak irekitzeaz gain, administrazioaren beraren euskalduntzea ere bultzatzen da.

Errenta aitorpena egiteko hiru modu daude eta guztietan erabili daiteke euskara:

1. Mekanizatua

  • Hitzordua hartzerakoan, adieraz ezazu Ogasunarekin harremanak euskaraz izan nahi dituzula.
  • Ogasunarekin aurrez aurreko harremanak, nahiz eta telefono edo internet bidezkoak euskaraz izan ditzakezu, horrela eskatzen baduzu.
  • Ogasunak sinatzeko ematen dizun orria ere euskaraz jaso dezakezu.


2. Autolikidazio proposamena

  • Jasotako proposamena onartzerakoan, euskaraz egin nahi duzula esan, eta aurrerantzean Ogasunak agiriak euskaraz bidaliko dizkizu.


3. Internet bidezkoa

  • Errenta programaren euskarazko bertsioa jaitsi internetetik eta hobetsitako hizkuntza atalean euskara aukeratu.
  • Aholkularitzaren bat aukeratzen baduzu, espresuki adierazi beharko duzu aitorpena euskaraz egin nahi duzula.