Martxoak 26, Asteazkena, 18:30etan

 

 
 
Guraso eta hezitzaile asko gerturatu ziren Irizar Jauregian egindako saiora, haur eta gurasoentzat aisialdi gunearen antolaketa definitzea zen saio honen helburua.
 
Horretarako martxoaren 15ean izandako jardunaldian, Bergarako aisialdiak izan beharko lituzkeen ezaugarriak batu, eta hauek aisialdi gunean isladatzeko espazioa nolakoa izan beharko lukeen eztabaidatu zen.
 
Taldeka lan egin eta, bukaeran, taldeetatik ateratakoak amankomunean aurkeztu ziren.