Martxoak 15, Larunbata, 10:00etan
"Haurren Aisialdia: ezagutu, hausnartu eta parte hartu" jardunaldia
Guraso, hezitzaile eta herritar guztiei gonbitea zabaldu ondoren, haurrentzako aisialdirako Bergarako eskaintza ezagutzeaz gain, eredu desberdinen inguruan gehiago ezagutu eta hausnartzeko aukera izan genuen.
Esperientzia interesgarriak entzun ondoren, Bergaran nahi dugun aisialdi motaren inguruan gogoeta egin eta proposamenak batzeko aukera izan genuen, etorkizunera begira herria eraldatuz haurrentzako eskaintza aproposa sortze aldera.