Zer da?
Azokan 0-12 urte bitarteko haurrentzako aisialdi gunea egingo da, 2015eko urtarrilean erabilgarri egongo dela aurreikusten dena. Honekin lotuta, bertan eskaini nahi den aisialdi ereduaren hausnarketatik abiatu nahi da gune honen planteamendua, gurasoekin eta haurrekin.
Nori zuzendua dago?
- Haurrei eta gaztetxoei: Euren sumatutako gabeziak edota euren nahiak ezagutzera emateko.
- Gurasoei: Beren seme-alaben aisialdi ereduaren inguruan hausnarketa egin nahi dutenak eta, zergatik ez, euren seme-alabekin igarotzen duten denboraren kalitatea hobetu nahi dutenak.
- Hezitzaileei: Haurren beharrei erantzun ahal izateko eta hauen aisialdiaren arduradun handienetako batzuk direlako.
- Herritar guztiei: Azokako gune honen diseinuan parte hartzeko.
Zergatik parte hartu?
Elkarrekin, gune honetarako haur eta gurasoentzako nahi dugun aisialdi eredu propio hori Azokako espazio honetan abiatu dezakegulako.
Hezkuntza eta aisialdi ereduan sumatzen ditugun hutsuneak eta beharrak azaleratzea beharrezkoa delako gune honek nola osa ditzakeen aztertzeko.
Adin tarte desberdinentzako aisialdi aukera eta irteera egokiak bilatzen lagun dezakeelako.
Nola bideratzen da parte hartzea?
Lan-ildo hau garatzeko talde-dinamika monografikoak egiten dira hausnarketak, ideiak, iritziak eta abar jasotzeko. Berauetan landutako ideiak eta lerroak bateratze saioetan txertatzen dira, gainontzeko lantaldeekin batera ekintza eta proposamen zehatzak marrazteko.
Horrez gain, aisialdi-ereduaren inguruko hausnarketa burutzeko jardunaldi eta ekimenak burutzea aurreikusten da ardatz honen baitan. Horretarako bi elementu konbinatuko dira: alde batetik, gaia landu eta horren inguruko teorizazioa egin dutenen azalpenak entzuteko aukera izatea bilatuko da; bestetik, horretan aritzen direnen esperientziak ezagutzea