Martxoak 25, Asteartea, 18:30etan
Lehenengo saioan batutako ekarpenak aztertu ziren bateratze saiora begira ekintza zehatzak aurkezteko. Ideia hauek atera dira, beste batzuen artean:
- Astean zeharreko egun batean aktibidade desberdinen erakusketa eta salmenta egitea. Hasiera batean asteazkena identifikatu da egun apropos moduan. Horretarako eragile desberdinen presentzia bultzatu nahi da.
- Astebukaeratan beste ekonomia eta kontsumo eredu batzuk bultzatzeko bigarren eskuko produktuen azoka eta truke azoka egitea proposatu da.