Bihartik aurrera hondakinak bereizita bota beharko ditugu Bergaran: 5 hondakin-atal, bereizita, kontenedore berezietan utzi edota baldeetan (ordutegi eta egutegi zehatzak jarraituz) atera beharko dira.

Bereiztea ekintza erraza den arren, egia da, etxean bereizteko ohiturarik ez daukanarentzat bereziki, zenbait egokitzapen logistiko suposa ditzakeela. Noski, esperientzia hartuz goazen heinean, herritar edota etxebizitza baikoitzak bere "trukotxoak" garatuko ditu. Ibilbidea errazteko Bergarako Udalak, zenbait aholku eta gomendio ematen ditu etxeetan ere jaso dugun aldizkaritxo honen bitartez, besteak, beste, galde hauen erantzunak topopatuko ditugu: Nik ere egin dezaket auzo-konposta? Nola? Zein ordutegitan utz ditzaket organikoa, errefusa? eta pixohialak eta pardelak? Nola egin hondakinak larrialdi gunera eraman nahi ditudanean? Zein da baldeak uzteko modurik egokiena? Nola egin organikoaren baldea ahalik garbien jasotzeko?

Bertan dauzkazue, beraz, hasteko eta eskura izateko moduko hainbat informazio lagungarri, tartean, larrialdi gunerako giltza eskatzeko telefonoa, 943 25 22 88 (martxoan aktibatuko dena) edota poltsa konpostagarriak eros daitezkeen Bergarako denden zerrenda: Mujika Burdindegia, EKILUR parafarmazia, Imprespal, Xuxu erropa denda, Ninika lora denda, Igaro estetika zentroa, Txikuri belardenda.

Eranskinak: